2013-10-30

GOOGLE EARTH


Euskal Herriak munduko mapan duen kokalekua zehazteko ikuspegi aparta ez ezik, edozein elementu (herri, ibai, mendi...) bilatu eta kokatzeko aukera eskaintzen digu  aplikazio honek.
Esaterako, honako elementuok bilatu beharko ditugu:

•    Euskal Herriko hiriburuak
•    Euskal Herriko lurraldeak
•    Euskal Herriko ibairik garrantzitsuenak
•    Euskal Herriko mendirik garrantzitsuenak
•    Norberaren jaioterria

Hala ere, Google Earth oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko. Noski gurasoen baimenarekin!!!
Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!

2013-10-28

EUSKAL HERRIA

Txanelako 2.gaiarekin hasi gara: Euskal Herria. Hasteko, goazen bertatik bidaiatzera eta paisaiarik politenak ikustera.

2013-10-18

ONGI GOSALDU

Aste honetan, Osasunerako eta Kontsumorako Udal Sailak antolatutako ONGI GOSALDU jardueran parte hartu dugu.
Egunari gogotik ekin nahi badiogu ongi gosaldu behar dugula gogorarazi digute. Horrela emaitza hobeak lortuko ditugu eta gure bilakaera fisikoa hobea izango da.
Gosari egokiak hauek izan behar ditu:
esnekiren bat, karbono hidrato asko duen janariren bat eta fruitu nahiz zukuren bat.






Esta semana hemos participado en la actividad DESAYUNA BIEN organizada por el Departamento de Salud y Consumo del Ayuntamiento.
Nos han recordado que para comenzar bien el día debemos desayunar adecuadamente. Así podremos rendir mejor y además mejorará nuesto desarrollo físico.
El desayuno debe de estar compuesto por: un alimento lácteo, otro a base de hidratos de carbono y una pieza de fruta o zumo.

2013-10-17

NETIKETA

“Internet plaza bat da". Horregatik, ezinbestekoa da Interneten ere ondo portatzea, gure jarduerak inor ez mintzeko. Horretarako asmatu da netiketa, hau da, jendetasun arau sorta bat sarean ibiltzeko.
Netiketaren esanahia oso sinplea da. Alde batetik, Net sarea esan nahi du eta bestetik, etiketa gizalegea da, inor ez mintzeko. Beraz, netiketak sarean bete behar diren legeak dira.
Hau kontuan hartuta, iruzkinetan idazterakoan zaindu beharko dituzun arauak hauexek dira:
-Identifikatu, hori da, esan nor zaren.
-Ez idatzi LETRA LARRIZ. Maiuskulaz idaztea ez dago bat ere ondo ikusita Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.
-Idatzi baino lehen, pentsatu.
-Zaindu ortografia. Gogoan izan pertsona batekin ari zarela hitz egiten, ez ordenagailuarekin.
-Ez iraindu inor sarean.
-Iruzkinak edota emaileak bidali baino lehen, berrikusi.
-Besteek jakitea gustatuko litzaizukeen gauza interesgarririk esan nahi baduzu, ez izan beldurrik. Sarearen helburua, azken finean, norberak dakiena partekatzea eta elkarri laguntzea da.

Las normas de netiqueta se pueden comparar con las normas de urbanidad de los internautas,es decir, son las pautas que hay que seguir para tener un comportamiento educado en la Red. Por tanto, a la hora de escribir los comentarios, estas son las normas que debemos cuidar:
- Identifícate, es decir, escribe quién eres.
- Evita escribir en MAYÚSCULAS. En la Red se considera "gritar" (a nadie le gusta que le consideren un mal educado por hablar a voces) y además dificulta la lectura.
- Piensa antes de escribir .
- Cuida las reglas de ortografía. Ten en cuenta que estás hablando con una persona, no con un ordenador.
- No insultes a nadie en los mensajes.
- Antes de enviar un mensaje es importante que lo revises con atención.
- Es una buena idea escribir sobre los temas que nos interesan, no tengas miedo. El fin de la Red es compartir y ayudarnos.

2013-10-15

ARTELANAK - 5. MAILA B

Horrela irudikatu dugu guk Unibertsoa Paint programa erabiliz. Así hemos representado el Universo utilizando el programa Paint.

2013-10-13

ARTELANAK - 5. A

Unibertsoa ikasten ari garela eta, horrela irudikatu ditugu astroak eta espazioa Paint programarekin.

 Aprovechando que estamos estudiando el universo, así hemos dibujado el espacio y los astros con el programa Paint.

2013-10-11

ARABAKO ARTE EDERREN MUSEOAN

Aste honetan Arte Ederren Museoan egon gara. Han, hainbat koadro ikusteaz eta aztetzeaz gain bi ekintza egin ditugu: 3 dimentsioetako bodegoiak eta tailer bat. Bertan, Collage teknika erabiliz, paisai bat egin dugu. Museo hau berriro ikustea merezi duela uste dugu, beraz ideia ona litzateke asteburu batean familiakoekin berriro joatea eta lasaitasunez hango obrak ikustea.
Esta semana hemos visitado el Museo de Bellas Artes de Vitoria-Gasteiz. Allí, además de ver y analizar algunas obras, hemos hecho diferentes actividades: Un bodegón tridimensional y un taller. Creemos que merece la pena volver a este museo, por tanto sería una buena idea ir a visitarlo tranquilamente con la familia.