2015-05-24

OLINPIADA MATEMATIKOAK


Atzo Arabako V. Olinpiada Matematikoan parte hartu genuen. Gure 6. mailako ordezkariek, Aritzek, Endikak eta Borjak primeran pasa zuten.
Larunbatean, goizeko 9:30etan izan zen azken fasea. Lehenego, banakako proba izan zuten eta ondoren taldeko proba.
Nahiz eta saririk ez lortu asko eskertzen diegu egin zuten ahalegin handia. Mila esker!

2015-05-22

EKOSISTEMAK

Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu unitate honetan. Girotzeko hasiko gara hemen agertzen diren ariketak egiten:

2015-05-15

PERTSONEN ARTEKO ERRESPETUA

Sarritan gure akats, hutsune eta ezintasunaz ez gara jabetzen; hala ere,  besteenetaz laster jabetzen gara.
Gustuko al duzu norbaitek zutaz farre egitea? Beraz, besteek ere gustuko izango ote dute?
Bideo hauetan besteez farre egitea ez dela komeni ikusiko duzue, eta, egitekotan, farre egiten duen azkena izatea hobe ez ote den...
Ea ba, ikusi eta hausnartu.

Bigarren bideo hau iragarki bati badagokio ere, gaia lantzeko interesgarria izan daiteke.

ARTIUM MUSEOAN

Artelanak hobeto aztertzen ikasi dugu Artium museoa bisitatu ondoren.
Bi irakasle izan ditugu gidari eta oso ondo aprobetxatu dugu jarduera.
Bukaeran, guk ere, taldeka, lanak egin ditugu.

Después de visitar el museo Artium, somos capaces de interpretar mejor las obras de arte.
Con la ayuda de dos guías hemos aprovechado bien la actividad. 
Al final, en pequeños grupos, también nos hemos expresado por medio del arte.




2015-05-11

DATORREN LARUNBATEAN SCRATCH EGUNA

Larunbat honetan, maiatzak 16, Scratch Eguna 2015 ospatuko da Gasteizko Artiumen eta Bilboko Azkuna zentroan  11:00etatik aurrera.

Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.

Jardunaldi honetan Arantzabela ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleez osatutako 3 taldek hartuko dute parte. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat eta, eskatzen diren hiru scratch motaren artean, gutxienez bi.

Scratch Eguna  ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Gainera, talde bakoitzak egokitu zaion mahaia apaindu beharko du. Apainketa guztiz librea da, eta edozein material erabili daiteke horretarako. Goizeko 10:00etatik 11:00etara bitartean, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu eta standa apaintzeko. 11:00etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkie bisitariei.

Anima zaitezte etortzera! Larunbatean zuen zain egongo gara.
 El próximo sábado 16 de mayo se celebra el Scratch Eguna en el museo Artium de Vitoria-Gasteiz y en el centro Azkuna de Bilbao a partir de las 11 de la mañana.
 En este evento los equipos Scratch tendrán la oportunidad de compartir los proyectos desarrollados para este evento.
Scratch Eguna es un lugar de encuentro para el alumnado de 5º y 6º de Educación Primaria y este año la ikastola Arantzabela va a participar con tres grupos. Cada uno de ellos realizará tres proyectos: un poster y, de entre las opciones dadas por Scratch, dos proyectos.
Scratch Eguna no es una competición, sino una jornada con formato de feria. Los grupos participantes tendrán la oportunidad de intercambiar opiniones y de adornar su puesto. Los adornos serán completamente libres y se podrá utilizar cualquier tipo de material para ello. Los participantes tendrán tiempo de preparar su mesa desde las 10:00 hasta las 11:00, momento en el que dará comienzo la feria y se podrán explicar los proyectos presentados.
¡Anímate a venir! ¡Te esperamos!

2015-05-05

MATERIALS



Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.

1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity

2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.

3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.

4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.