2014-02-28

INAUTERIAK

Inauteriak hasten direla ospatzeko jaia antolatu dugu gaur ikastolan. Argazkietan ikusten denez "Sukaldaritza" izan da aurtengo gaia.
Argazki gehiago ikusi nahi  baduzue Ikastolako Webgunean  sartu.

Como comienzo de los carnavales hoy por la tarde hemos celebrado una fiesta en la ikastola. Como puede verse en las fotos el tema de este año ha sido "La Cocina".
Si queréis ver más fotos de esta fiesta visitad la página Web de la ikastola.

2014-02-27

TETRISA

Egun hauetan matematika liburuan joko ezagun honen zenbait ariketa landu ditugu. Ba al zenekien errusiar batek asmatu zuela? Ba bai,  Alexey Pazhitnovek, 1985ean.
Jakin ezazu  Tetrisa oso baliogarria dela logika eta adimen azkartasuna lantzeko. Beraz, badugu aitzakia honetan trebatzeko.


JOLASTU

2014-02-21

PENTSATU PISUA

PENTSATU PISUA: GAUZA BAKOITZAREN PISUA ASMATU
Pisua Pentsatu delako programa honek emandako datuekin gauza bakoitzaren pisua kalkulatu beharko duzu.
 Ekin ba lanari!

2014-02-20

MUNDUAREN DESOREKA


Gai honetan, beste gauza batzuen artean, munduko lurralde bakoitzeko biztanleriaren ezaugarriak, ohiturak eta desoreka aztertzen ari gara. Diapositiba hauek arretaz ikusiz gero harrituta geratuko zara. Pentsatu eta idatzi ondorioak iruzkinetan.

2014-02-19

HITZ GURUTZATUAK

Hainbat elikagaien definizioak bilatu behar ditugu jarduera honetan, eta hitz gurutzatuak osatu.

Bilaketa horiek betiko HARLUXET hiztegi digitalaren bitartez egin behar ditugu, eta hitz gurutzatuak ere, web-bailiabide bat erabiliz: CROSSWORD PUZZLES .
Hitz gurutzatuak egin eta gero inprimatuko ditugu eta gelakideei, mailakideei edo etxekoei jarriko dizkiegu. Ea osatzen ditugun!

2014-02-18

2014-02-07

...ETA HORRELA BIZITZEN GARA...

Unitate berri honetan, giza gorputza elkarrik loturik eta koordinaturik funtzionatzen duten aparatuen sistema dela jabetzeaz ezezik, elikagaiak, liseri edo digestio aparatua eta liseriketa prozesua ere langai izango ditugu.
GORPUTZ-APARATUAK eskema

Unitatean zehar, elikagaiei eta sukaldaritzari buruz, informazioa emateko prestaturik dauden webgune hauek ere erabiliko ditugu:

"Euskararen Donostiak" sukaldaritzari buruz duen web-atala
Asier Etxeberria eta David de Jorgeren eskutik
HABE erakundearen webgunean, aisialdiaren atalean duen azpiatala: 142 errezeta
EITBren Gastronomia-gunea: errezetak, bideoak, sukaldariak...

2014-02-05

SANTA AGEDA



Santa Ageda bezperan, urtero bezala, kalera irten ginen koplak abestera. Lehenego Ikastolako patioan abestu genuen eta gero, 5. mailakoak, Aranbizkarra auzoko ingurura joan ginen. Primeran abestu genuen eta hainbatek "sakela" zabaldu eta goxokiak, dirua, galletak... eman zizkiguten. Jasotakoarekin merienda bat antolatu genuen. Eskerrik asko!

La víspera de Santa Agueda, como todos los años, salimos a la calle a cantar. Después de hacerlo en el patio de la ikastola junto con todos-as los demás, nos fuímos a los alrededores del barrio de Aranbizkarra. Lo hicimos muy bien y muchos de los oyentes nos dieron caramelos, galletas, dinero... Lo suficiente para una merienda. ¡Gracias!

2014-02-03

HIL ALA ZAURITU

 ZER NOLA Web orrialdeako beste joku bat proposatzen dizuegu: Hil ala zauritu.
Ezkutuan dagoen zenbakiaren konbinazio zehatza asmatu behar duzu, emandako pistak erabiliz.
http://www.zernola.net/informazioa/jolastuz_ikasi/jokoak/2002/04/HILDAflex.swf