2014-04-18

ASTE SANTUKO KORTXO BIRTUALA

Blogaren orrialde batean kortxo birtual bat jarri dugu; horrela, egun hauetan aukera izango duzue gurekin nahi duzuena elkarbanatzeko: mezuak, argazkiak, bideoak... Kontuan hartu azpialdean dagoen irtengunean klikatuz, kortxoa bere osotasunean ikusteko aukera izango duzuela.
Eta ez ahaztu zuen mezuak sinatzea!

2014-04-16

BERTSO - ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK

Amaitu da gure "Bertso Lehiaketa".
Asmatzaileen artean zozketatu dira sariak eta ZuriƱe eta Xabier izan dira liburu bana jaso dutenak. Zorionak parte hartu duzuen guztiei!
Hauek dira erantzun zuzenak:

5. A-KOEN ERANTZUNAK:
  1. Baloia
  2. Mikadoa
  3. Gozokiak
  4. Pizza
  5. Ilargia
  6. Pultserak


5. B-KOEN ERANTZUNAK:
  1. Errepidea
  2. Gailetak
  3. Telefonoa
  4. Hawaii
  5. Hegazkina
  6. Maitasuna 



2014-04-15

IKUSMENA


Liburuko jarduerak egitearekin batera, gure ikusmen-organoa nolakoa den eta nola ikusten dugun hobeto ulertzeko, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta prozesua ondo aztertuko dugu (galdera-erantzunak).

2014-04-09

BERTSO-ASMAKIZUNAK

Aurten 5. mailakoek gure arteko bertso-asmakizun txapelketa antolatu dugu.
Parte hartzeko beste gelakoen bertso-asmakizun guztiak asmatu behar dira eta iruzkin baten bidez bidali blogera.
Erantzuteko epea apirilaren 16an amaitzen da.
Gela bakoitzeko txapeldunak opari bat jasoko du, Txapeldun bat baino gehiago balego, oparia, irabazleen artean zozketatuko da.