2014-01-30

SANTA MARIA KATEDRALA

Bai merezi duela katedrala bisitatzea! Oraingoan, gure eraikin berezi honek dituen gaixotasunak ezagutu ditugu, baina jakintsu talde bat lanean ari da arazo hauek konpontzeko, beraz lasai ibili!
Bisitaldiaren ondoren, eskulan politak egin ditugu.

Merece la pena visitar la catedral. Hemos conocido las enfermedades que le afectan, pero sabemos que un grupo de expertos-as están trabajando en ello. Después de la visita hemos realizado unos bonitos cuadros.

GIZA-ESPEZIE BAKARRA ETA HAINBAT KULTURA MUNDUAN


Jarduera honetarako, National Geographicek bere webgunean eskaintzen dituen bi dokumental labur jarri ditugu.
Dokumentalak ikusi eta gero, "dokumental gidoia" izeneko txantiloia zabalduko dugu. Denon artean, fitxa betetzen saiatuko gara.

Tahilandiako "Jirafa andereak" izenez ezagutzen direnei buruzko dokumentala.

  Entzun euskaraz PADAUNG EMAKUMEAK


 Mongolian, zaldi-gainean bizi direnei buruzko dokumentala: Horsemen - Mongolia

Entzun euskaraz  MONGOLIAKO ZALDIZKOAK

2014-01-28

ALBISTEAK

Unitate honetan, prentsa-txostena eta erakusketa egitea proposatzen dugu, proiektu gisa. Prentsa-txostena prestatzeko berri bana ekoitzi behar dugu, berri baikorrak. Bakoitzak sortuko duen albistea, testu-prozesadore batez txukun-txukun idatzi beharko du; bukatzeko, albiste guztien berri Ikasgelako Blogean emango dugu.

ALBISTEAREN ZATIAK izeneko dokumentu-eskema honetan,  albiste bat idazterakoan zer euki behar dugun kontutan azaltzen da.

2014-01-17

HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOAK

https://drive.google.com/file/d/0BydGgvjvDwORdzUtWHlDdFI5NUk/edit?usp=sharing
Hiztegi entziklopedikoak erabiltzen jakiteko eta trebatzeko jarduera da hau, hainbat gauzaren berri zehatza izateko informazio-iturri egokiak dira eta.
Hiri jakin batzuen datuak bilatu beharko dituzue, baina guk, irakasleok, ez dizkizuegu emango hirien izenak, estatuenak baizik. Beraz, egin beharko duzuen lehenengo gauza estatu horien hiriburuak bilatzea izango da.
Informazioa aurkitzeko behar diren iturriak hor behean agertzen dira.
Datuak jasotzeko, hemen jarri dugun txantilioia deskargatu beharko duzue eta zuen karpetan gorde. 

Lana egin ondoren irakasleari bidali beharko diozue posta elektronikoz eta ondoren zuen Driverrera igo beharko duzue.

2014-01-16

LABORATEGIA


ZER NOLA Web orrialdea oso baliogarria izan daiteke guretzat, han logika lantzeko joko interesgarri asko aurkituko dituzuelako. Horien artean hau gomendatzen dizuegu:

Laborategia: bete ezazu 6 litroko probeta.

Hasi baino lehen jarraibideak ondo irakurri behar dituzu. Proba gainditzea lortzen baduzu bidali iruzkin bat.

2014-01-14

KOORDENATUAK

http://www.counton.org/games/flash/virtualmathfest/dinosaur.swf
Ea aurkitzen dituzun dinosauruen fosilak.

http://hotmath.com/hotmath_help/games/ctf/ctf_hotmath.swf
 Lagundu iezaiozu igelari eulia harrapatzen.

http://www.oswego.org/ocsd-web/games/BillyBug/bugcoord.html



http://www.oswego.org/ocsd-web/games/BillyBug2/bug2.html

Eraman ezazu zomorroa eskatzen dizuten lekura.

2014-01-10

MERIDIANOAK ETA PARALELOAK


VENN-EN DIAGRAMAK

Multzoen marrazkiak egiten asmatu eta gero, bakoitzean zein zenbaki jarri behar diren jakitea da gure erronka.
Jarraian dituzun ariketa hauek (gazteleraz) egokiak izan daitezke asmo hori betetzeko.
Ea lagungarria egiten zaizun!
http://www.thatquiz.org/es-p/matematicas/conjuntos/
(aukeratu Diagrama de Venn gelaxka)

2014-01-09

PRENTSA DIGITALA


Gauza jakina da Internetek egundoko indarra duela informazioa eskuratzeko; horregatik, egunkari eta aldizkari digital batzuen helbideak jarri ditugu hemen:

http://www.berria.info/
http://www.sustatu.com
http://www.argia.com
http://www.gaur8.info 
http://www.eitb24.com 

Interneteko bilatzailearen laster-marka zerrendan sartu beharko dituzue eta noizean behin begirada bat bota munduan zer gertatzen den jakiteko.
Zerbait interesgarria ikusten baduzue komentatu eta erakutsi klasean.

MUNDU MAPAK

Historiaren zenbait garaitan eginiko mapak ikusteko klikatu  HEMEN.


https://drive.google.com/file/d/0BydGgvjvDwORd0FLT3o1Wmxmbk0/edit?usp=sharing

2014-01-08

ABERASTASUNAREN BANAKETA

Oporren ondoren landuko dugun gaia "Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona" izango da. Herrialde aberatsak eta herrialde txiroak izango ditugu hizpide, besteak beste.
Bideo hau ikusten dugun bitartean hausnartzen has gaitezke.