2013-12-27

KORTXO BIRTUALA

Blogaren izenburu azpian kortxo birtual bat jarri dugu; horrela, aukera izango duzu egun hauetan, gurekin nahi duzuna elkarbanatzeko.
Ea asmatzen duzuen nola egiten den!
Kontuan hartu azpialdean dagoen irtengunean klikatuz, kortxoa bere osotasunean ikusteko aukera izango duzula.

2013-12-21

GABONAK

Oporren bezperan, urtero bezala, gabonetako jaia ospatu dugu ikastolan. Dantzak, abestiak, bertsoak, opariak, askaria eta Olentzeroren bisita ere bai. Guk bertsoak bota ditugu eta bideo honetan zein ondo egin dugun ikus dezakezue. Primeran pasa dugu eta opari pilo bat jaso dugu, zergatik ote ? Gabonetako jaialdian ateratako argazkiak ikusi nahi badituzue, sartu Arantzabelako Webgunean.
Ondo pasa oporrak!
  
Como siempre en vísperas de vacaciones, hemos celebrado la fiesta de navidad. Hemos tenido de todo: música, bailes, bertsos, merienda y la visita de Olentzero, que este año ha venido más cargado que nunca de regalos ¿Por qué será? Nosotros/as hemos cantado unos versos y tal como puede verse en este vídeo lo hemos hecho muy bien. Las fotografías de la fiesta de Navidad las podéis ver entrando en la Web de la ikastola.
 Ondo pasa oporrak!
 

2013-12-20

EUSKAL HERRIKO AURKEZPENAK

Bigarren gaia bukatu da eta binaka gure ikasleek Euskal Herriari buruz aurkezpen bat egin behar izan dute. Lanak eginda daude eta horietan ikusten den bezala asko saiatu dira eta pilo bat ikasi dute. Trebetasun handia erakutsi dute Interneta erabiltzen, informazioa jasotzen, argazki egokiak aurkitzen, Calc-ekin mendien diagramak egiten eta baita Impress programa erabiltzen ere.
Nuestras/os alumnas/os por parejas han realizado una presentación sobre Euskal Herria. Los trabajos ya están finalizados y como puede verse se han esforzado mucho y también han aprendido bastante. Han mostrado habilidad a la hora de encontrar información en Internet, de buscar las fotografías adecuadas, de realizar los diagramas de montañas en Calc y por supuesto de manejar el programa Impress.














2013-12-08

7. ASMAKIZUNA

Hiru letra dantzan:
alfabetoaren lehena
hasieran eta bukaeran,
erdian alfabetoaren azkena.
Zein da nire izena?

2013-12-05

4. ASMAKIZUNA

Batzuetan zuriak
besteetan beltzak,
txikiak edo handiak
berdetan garratzak.
Gabon zaharrean
hamabi jan hitzak.

2013-12-04

3. ASMAKIZUNA

Azal gainean azala
eta gainean azala;
labanak mozten du
puska txikietan,
eta sortzen ditu
malkoak begietan.

2013-12-02