2014-06-20

AZKEN EGUNA



Aurten "Oporretako koadernoa" egiteaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi dugu eta badakizue zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure kortxo birtualean. Horrela denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea,... Ez zaitezte alferrak izan, 2 hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.
Ondo pasa oporrak!

 Ikasturteko azken eguneko argazkiak ikusi nahi badituzue Ikastolako Webgunean dituzue. 

2014-06-12

GORBEIAKO PARKE NATURALA

Kurtso bukaerako bisita honetan Gorbeia inguruko ekosistema aztertu dugu.
Hasieran, Areatzako Parketxean, erakusketaren laguntzaz, naturaren elementu desberdinak ezagutu eta identifikatu ditugu.
Hamaiketakoaren ondoren, Saldropora joan gara ibilalditxo egitera. Zuzeneko behaketa egin eta aztarnak ikustera.
Bazkalordua iritsi zaigu konturatu orduko. Bapo jan eta gero jolasteko denbora pixka bat izan dugu autobusa hartu aurretik.



En esta  salida  de fin de curso hemos tenido oportunidad de analizar el ecosistema de los alrededores del Gorbea.
Hemos comenzado en Areatza, con la ayuda de la exposición del Parque y mediante fichas hemos identificado diferentes elementos naturales.
Después del almuerzo hemos ido a Saldropo, allí hemos podido observar los árboles y el hábitat de los animales.
Para cuando nos hemos dado cuenta ya era la hora de comer. Nos ha quedado un ratito para jugar antes de coger el autobús de vuelta a la Ikastola.

2014-06-06

LANDAREEN NUTRIZIOA


Klikatu irudian eskema ikusteko eta deskargatu ahal izateko.

FOTOSINTESIA

Zaila da azaltzen zer den FOTOSINTESIA. Gaur Txanelan ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu da argitzeko. Bideo hauek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digute  modu dibertigarriago batez.