2014-11-22

ZADORRA 6. B

Oraingoan 6. Bkoei egokitu zaigu Zadorrako ibilbidea egitea. Zadorra ibaiaren garrantziaz jabetu gara.
Urtegian izan gara, urateen ondoan,  ibaiaren ekosistema, uraren erabilera... eta beste gai batzuk aztertu ditugu behaketa eta jolasen bitartez.
Jarduera honen ondoren, ura eta ibaiak hobeto zaintzeko arrazoi gehiago ditugu.


Esta vez nos ha tocado a 6º B realizar la salida del Zadorra. Hemos visitado el pantano y la presa, hemos analizado el ecosistema del río ... estos y otros temas los hemos trabajado observando y mediante juegos.
Después de esta actividad somos más conscientes de lo importante que es cuidar el agua y nuestros ríos.

2014-11-21

KLIMOGRAMA

Proiektuko beste pauso bat  klimograma egitea da. Bakoitzak aukeratuta duen estatuko hiriburuari buruzko klima-datuak bilatuko ditu Interneten: hileroko batez besteko prezipitazioak eta tenperaturak.

Mundu guztiko klima datuak eskaintzen dituen webgunea hau da: http://wwis.inm.es/

Datu horiek jada zuen karpetan prestatuta dagoen kalkulu-orrian jarriko dituzue. Datuak sortu ahala, klimogramak eguneratu egingo dira. Grafikoa, gainontzeko klima-datuekin batera, proiektuan txertatuko duzue. Beraz, datuak sartu eta gero, fitxategia proiektuari dagokion karpetan gorde behar duzue, "klimograma" izena emanda.

2014-11-19

EUSKARA DA EUSKAL HERRI



EUSKARA DA EUSKAL HERRI

Espaloitik jaitsi gabe
denok euskararen alde
bide berean al gaude?
bultzatuaz denok alde
jaitsi gabe.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Euskal Herrian euskaraz
kantu, irri eta jolas
denok batera bagoaz
nahiz ez den izango erraz
aizu zatoz, gu bagoaz.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri

("Iñigo Aritza Ikastolan eta Txioka Haur Ikastolan (Altsasun, Urdiainen, Olaztin eta Ziordin) auzolanean egindako kanta.")

2014-11-14

ZADORRA-6.A

Gasteizko udaletxeak antolatutako ekimenen artean, Zadorra ibaiaren ibilaldian parte hartu dugu 6.Akoek oraingo honetan. Egun osoko irtenaldia izan da eta ondo aprobetxatu dugu gainera. Helburuak: ibaiaren alderdi naturala ezagutzea, hiriarekin duen harremanaz ohartzea eta uraren erabileraren garrantziaz sentsibilizatzea. Ibilbidean hainbat leku bisitatu ditugu: Ulibarriko presa, Mendibil, Gamarra, eta Astegieta, eta gure ibaiak hiriarentzat duen garrantziaz hitz egin digute begiraleek.
Benetan, probetxuzko irtenaldia iruditu zaigu, denbora laburrean asko ikasteko aukera ematen duena.


Dentro de las actividades medioambientales organizadas por el Ayuntamiento, los de 6.A hemos tomado parte en el itinerario del Zadorra. Día completo siguiendo la ruta del río y pasando por la presa de Ulibarri, Mendibil,  Gamarra, y Astegieta. Entre los objetivos, conocer los aspectos naturales del río, establecer su relación con la ciudad y sensibilizar sobre el consumo del agua.

Una actividad muy interesante y que da mucho de sí. Hemos aprendido mucho en poco tiempo. ¿Qué más se puede pedir?

2014-11-13

ABENTURA IPUINAK




Lehenego unitatea amaitzeko abentura ipuinak idatzi ditugu.
Ingurune arloan ikasitako gairen bat txertatu dugu, sumendiak, lurraren geruzak...
Irudimena martxan jarri ondoren ... hona hemen emaitzak zuen gozamenerako.

Para finalizar la 1ª  unidad hemos escrito cuentos de aventuras.
En ellos aparece alguno de los contenidos que hemos aprendido en el área de " Ingurunea "
¡He aquí el resultado! esperamos que disfrutéis leyéndolos.


2014-11-10

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?

Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

Koordenatuak


More PowerPoint presentations from Koldo Vinuales

2014-11-04

2. GAIA: EUROPA


Ikasgai berria hasi dugu: GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA!
Beraz, datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

MAPA INTERAKTIBOAK

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .