2013-11-28

EUSKARAREN ASTEA ETA ASMAKIZUN LEHIAKETA



Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta gure asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
 Datorren astelehenean hasita eta igandea arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:


1. Zazpi asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta igandean  azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin: SUKALDARITZA
5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 10a, asteartea, 21:00etan izango da.
7. Asmakizunen erantzunak asteazkenean, abenduaren 11n, jakinaraziko dira gure blogean.
8. Saria sorpresa bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!

MAHAI INGURUAN EROSO

EUSKARAZ GOZO-GOZO




EUSKARAREN ASTEA: GOAZEN



GOAZEN!

Errepika: Goazen! goazen! Taloak prestatzera (x2)

Entzun gure errezeta
Untzi haundi batean
Nahasten dugu ura, gatza
Olio eta irina.

Orain gure pasta pausatu
Bost ala sei minutu
Borobila egiten dugu
Tapatu ta mehetu

Su bazterrean erre eta
Eman gasna, xingarra
Edo xokolate eztia
Taloan, zer plazerra!

Gasna edo xingarra
Edo xokolatea, talo taloan
Ah! zer plazerra


2013-11-24

EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK


 Ur-mugako mendiek bi isurialdetan banatzen dute Euskal Herria:

Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.

Mediterraneo isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzuetan agorraldiak izaten dituzte.

2013-11-21

ERREALITATE BIRTUALA

Azken egun hauetan "Errealitate Birtuala" programa landu dugu Tutoretza orduan eta komunikabide elektronikoak nola erabili behar ditugun aztertu dugu: Interneta, bideo-jokuak, sakelako telefonoak, korreoa...
Hau da, IKTak modu seguru eta arduratsu batean nola erabili.
Landu duguna birpasatzeko lau esteka jarri ditugu: Lehenengoan Tribial jolasa dago, bigarrenean Reda eta Netoren abenturak jolasa, hirugarrenean OnLine Gazteak bloga eta bukatzeko Kiddiako minijolasak .
(Gurasoek ere IKTak erabiltzeko aholkuak eta liburu praktiko batzuk deskarga ditzakezue
HEMENDIK).



Hemos estado trabajando en Tutoría el programa preventivo "Realidad Virtual" y reflexionando sobre cómo proteger la vida privada, la propia y la de otras personas, al utilizar medios de comunicación electrónicos: teléfono movil, Internet, correo electrónico, video-juegos... es decir, cómo utilizar las TIC de forma segura y responsable.  
Aquí hemos puesto cuatro enlaces donde se pueden encontrar actividades para repasar lo que hemos trabajado. En el primer enlace encontraréis un Trivial y en el segundo las aventuras de Reda y Neto, en el tercero un blog y para acabar unos minijuegos de Kiddia.
(Los padres/madres también podéis encontrar consejos importantes y descargar el manual de uso de tecnologías para jóvenes AQUÍ )

2013-11-07

ADITZAK

Badakigu ADITZEK esaldiaren ekintza azaltzen dutela, hau da, gertatzen dena. Baina, badakizue bere tokian jartzen?
Ea ondo ateratzen zaizuen!
Euskal aditzak birpasatzeko sartu:HEMEN.