Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta gure asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Datorren astelehenean hasita eta igandea arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Zazpi asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta igandean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin: SUKALDARITZA
5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 10a, asteartea, 21:00etan izango da.
7. Asmakizunen erantzunak asteazkenean, abenduaren 11n, jakinaraziko dira gure blogean.
8. Saria sorpresa bat izango da.
Animo eta denok parte hartzera!
EUSKARAZ GOZO-GOZO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina