2013-09-26

USA EL COCO


Hurrengo Webgunean matematika lantzeko oso ariketa interesgarriak daude. Hasteko  "RAZONAMIENTO - EL LÍO DE LOS SIGNOS" atalean dauden ariketak egingo ditugu.

2013-09-20

HOSPITALANDIA


Gure gelako Izaro ospitalean dago ebakuntza bat egin diotelako eta hango blogean mezu bat idatzi du. Zer jarri duen irakurri nahi baduzu sartu HEMEN.
Gogoratu zuk ere beste mezu bat idatz diezaiokezu Hospitalandia blogeko iruzkinen bidez.

2013-09-10

GOGOETAK

- Nola ikusten duzu zeure burua 5.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 5.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2013-09-09

IZARREN HAUTSA



Bideo honetan ziklo honetako laburpen txiki bat ikus daiteke.  Izarren Hautsa abestia izango baita 2 ikasturte hauetan landuko ditugun gai guztiei lotura emango diena. Ea gustukoa duzuen.

Lotura honetan abesti honen Ken Zazpiren bertsioa entzun dezakezue.

2013-09-02

ONGI ETORRI

Ongi etorri Arantzabela ikastolako blog berri honetara. Bertan argitaratuko ditugu ziklo honetan egingo ditugun jarduerak, argazkiak, lanak, ... Post edo testu bakoitzaren azpian iruzkinak egiteko aukera izango duzue eta benetan eskertuko dizkizuegu. Zuen gustuko izan dadila.
Mertxe eta Karmele


Bienvenidos/as a nuestro nuevo blog de la ikastola Arantzabela.  En él publicaremos fotografías, información sobre actividades , trabajos...que realizaremos en este ciclo. Al final de cada post o artículo tendréis ocasión de hacer algún comentario sobre el mismo, lo cual agradeceríamos. Esperamos que sea de vuestro agrado. 
Karmele eta Mertxe