2015-03-28

2180 KILOMETROA


Gaur goizean 19. Korrikak Gasteizko kaleak zeharkatu ditu. Arantzabela Ikastola, Aranbizkarra eta Guereñu Ikastetxeko Guraso Elkarteek errelebo bat hartuta zuten, 2180 kilometroa, horrela ikastolako guztiok parte hartzeko aukera izan dugu. Argazkietan ikusten den bezala, zati batean, lekukoa gure ikastetxeko 6. mailako Garazik eta Mehdik eraman dute.


Hoy por la mañana, la 19º edición de la Korrika atravesó las calles de Gasteiz. Las A.M.P.A.s de la Ikastola Aranzabela, Aranbizkarra y de Guereñu Ikastetxea tenían resevado un relevo, el kilómetro 2180, de esta forma todos hemos tenido la oportunidad de participar. Como puede verse en las fotos, en el recorrido que nos correspondía, Garazi y Mehdi de 6ºcurso han llevado el testigo.

2015-03-17

BIDE HEZKUNTZA ETA SEGURTASUNA

Aste honetan Udalak antolatutako beste jarduera batean hartu dugu parte.
 "Bide Hezkuntza" eta "Segurtasun neurriak" gaiei buruz gehiago ikasteko, bi suhiltzaile eta udaltzain baten laguntza izan dugu.
 Interesgarria izan da beraien egoitzetara egindako bisita.

 

2015-03-04

EL CASERIO 2.0

Ostiralean "El Caserio" Jesus Guridiren (Gasteiz, 1886- Madril, 1961)  zartzuela ikustera joango gara. Zartzuela honek hiru atal ditu eta Euskal Herriko herri batean kokatzen da. Musika euskal folklorean oinarritua dago eta lanean orkestra sinfonikoa eta abeslari bakarlariez gain, abesbatza batek eta euskal dantza talde batek parte hartzen dute.


Zarzuela osoa ikusi nahi baduzu klikatu HEMEN.

2015-03-03

MARTXOAK 3, GASTEIZEN

Unitate honetan langileen bizi baldintzei egingo diegu errepasoa. Gaiari sarrera emateko hona hemen Gasteizen jazo ziren 1976ko martxoaren 3ko gertakari latzak.