2015-02-28

REMEDIOS CASEROS PARA LEVES MALESTARES

Oraingoan gaixotasun arinei erremedioa jartzeko ideiak irakur ahal izango dituzu.
Adi, batzuetan medikuak esan behar digu zer egin eta!
He aquí algunos remedios para leves malestares. Hemos buscado información, ordenado y escrito. Esperemos que os sirvan. Pero atención, a veces es necesario acudir al médico.

2015-02-23

NEOLITO GARAIKO IRAULTZA


Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla ikasi dugu, bi iraultza handi: Neolito garaikoa eta Industria iraultza.
Hona hemen Neolitoari buruzko bideoa:

2015-02-21

ESKALADA IKASTAROA

Hiru egunetako eskalada ikastaroa jaso dugu: "Eskaladaren hastapena"
Jolas eta ariketen bidez hainbat teknika eta materiala ezagutu dugu. Gure artean eskalatzaile bikainak daude! Denok primeran ibili gara, ahal izanez gero errepikatuko genuke!


2015-02-19

MAKINA SINPLEAK

Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara. Hasteko, ikus ezazu bideo farregarri hau, hainbat azalpen ematen baititu makina sinpleen inguruan eta, batez ere, farre piska bat ere egin dezakezulako.

2015-02-16

2015-02-13

INAUTERIAK 2015

Inauteriak hasten direla ospatzeko jaia antolatu dugu gaur ikastolan. Argazkian eta bidoan ikusten denez, "Euskal Inauteriak" izan da aurtengo gaia eta gu Mundakako Atorrez  eta Lamiez mozorrotu gara.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue Ikastolako Webgunean daude.


Comienzan los carnavales y hoy por la tarde hemos celebrado una fiesta en la ikastola. Como puede verse en la foto y en el vídeo el tema de este año ha sido "Euskal Inauteriak" y nosotros nos hemos disfrazado del Atorrak y Lamiak de Mundaka. 
Si queréis ver más fotos visitad la página Web de la ikastola.

 

5. ASMAKIZUNA


Zein da abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldia edo hizketaldia?

2015-02-12

4. ASMAKIZUNA


Bi urtean behin Euskal Herria kilometroz kilometro zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa herrikoia dugu.
Zein da bere izena?

2015-02-11

INAUTERIETAKO PERTSONAIAK



Euskal Herriko Inauteri tradizionalak, herri ezberdinetan nolakoak diren eta zein pertsonaiak dituzten irakurri eta ikusi ondoren, ea asmakizun hauek igartzen dituzun !!!




3. ASMAKIZUNA

"Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria"

Nork esan zuen hori?

2015-02-10

HERRANDARREN INSTITUTUAN BISITAN


Gaur "Los Herran" institutuan izan gara. Prestatu duten emanaldian denok parte hartu dugu. Guk, bertso bat kantatu ondoren agurra dantzatu dugu. Jarraian, hamaiketakoa eman digute. Bukatzeko, Arantzabelako ikasle-ohi batzuekin egon gara eta institutuko gela zein instalazio aipagarrienak erakutsi dizkigute. Oso ondo hartu gaituzte eta beste ikastetxeko ikasleak ezagutzeko aukera izan dugu.

Hoy hemos estado de visita en el instituto Los Herrán. Todos hemos participado en una actuación, nuestra aportación ha sido cantar un "bertso" y bailar el "agurra". A continuación, nos han invitado a un almuerzo. Algunos/as exalumnos/as de Arantzabela nos han enseñado las instalaciones más interesantes  Nos han recibido estupendamente y hemos tenido oportunidad de conocer a los/as alumnos/as de otros centros.

2. ASMAKIZUNA

Zein da  euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen hizkuntza akademia ofizialaren izena?

2015-02-09

DECÁLOGOS

Unitate honetan osasuntsuago bizitzeko aholkuak idatzi ditugu eta bigarren mailakoei eman dizkiegu irakur ditzaten. Ea baliogarriak zaizkien!
En esta unidad hemos escrito "Decálogos" para llevar una vida más saludable, y se las hemos pasado a los de segundo curso. ¡Esperamos que les sirvan!

1. ASMAKIZUNA


1545. urtean   Bernart Etxepare baxenafarrak argitaratu zuen  euskarazko lehen liburua. Zein zen liburu horren izena?

2015-02-08

EUSKARAREN ASTEA ETA 2. ASMAKIZUN LEHIAKETA

Inauteri aroa, euskara ahoz aho doa

Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Datorren astelehenean hasita eta ostirala arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.

Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute  euskararekin
 5. Irabazleak asmakizun gehien asmatu dituzten bi pertsona izango dira. Berdinketa izatekotan zozketa  egingo da ikastolan, bi sari  egongo baitira 6. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna otsailaren 15a, igandea, 21:00etan izango da.
7. Asmakizunen erantzunak astelehenan , otsailaren 16an, jakinaraziko dira hemen, gure blogean.
8. Saria liburu bat bat izango da.