2014-12-28

IPUINAK "Aventuras por Europa"

Europa landu ondoren,  ipuin bana idatzi dugu gaztelaniaz.
 Abentura Europako herrialderen batean kokatu behar izan dugu, eta bertako hizkuntzaz esalditxo bat idatzi.
Oporretan gaudela garai ona da gure lagunek idatzitako  ipuinekin gozatzeko. Animo eta irakur itzazu!

Este es buen momento para gozar de la lectura de los cuentos que hemos escrito en clase de Lengua Castellana.
 La aventura había que situarla en algún país de Europa y escribir una frase en su idioma.
¡Esperamos que os gusten !


2014-12-19

GABONAK

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZUEGU BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!





Jaialdiko argazkiak Webgunean daude.
Las fotos de la fiesta del Olentzero están en la Web de la ikastola.

2014-12-17

EUROPA - 6. MAILA A

Bigarren gaia bukatu da eta gure ikasleek Europako estatu bati buruz aurkezpen bat egin behar izan dute. Lanak eginda daude eta horietan ikusten den bezala, asko saiatu dira eta pilo bat ikasi dute. Trebetasun handia erakutsi dute Interneta erabiltzen, informazioa jasotzen, argazki egokiak aurkitzen, eta baita Google-Drive-aurkezpen programa erabiltzen ere.

Hemos acabado el segundo tema y nuestas/os alumnas/os han realizado una presentación sobre un estado europeo. Los trabajos ya están finalizados y como puede verse se han esforzado mucho y también han aprendido bastante. Han mostrado habilidad a la hora de encontrar información en Internet, de buscar las fotografías adecuadas,  y por supuesto de manejar el programa de presentaciones de Google-Drive. 

2014-12-09

GABONETAKO IZARRAK

Hurrengo bideoetan ikus dezakezue nola egiten diren ikastola apaintzeko egingo ditugun izarrak. Politak ezta?


2014-12-02

EUROPA



Hona hemen esku artean daukagun gaian sakontzeko tresna berri bat. Europa fisikoa, politikoa, bere kultura eta historia ezagutzeko eta lantzeko ariketak aurkituko dituzu.

2014-11-22

ZADORRA 6. B

Oraingoan 6. Bkoei egokitu zaigu Zadorrako ibilbidea egitea. Zadorra ibaiaren garrantziaz jabetu gara.
Urtegian izan gara, urateen ondoan,  ibaiaren ekosistema, uraren erabilera... eta beste gai batzuk aztertu ditugu behaketa eta jolasen bitartez.
Jarduera honen ondoren, ura eta ibaiak hobeto zaintzeko arrazoi gehiago ditugu.


Esta vez nos ha tocado a 6º B realizar la salida del Zadorra. Hemos visitado el pantano y la presa, hemos analizado el ecosistema del río ... estos y otros temas los hemos trabajado observando y mediante juegos.
Después de esta actividad somos más conscientes de lo importante que es cuidar el agua y nuestros ríos.

2014-11-21

KLIMOGRAMA

Proiektuko beste pauso bat  klimograma egitea da. Bakoitzak aukeratuta duen estatuko hiriburuari buruzko klima-datuak bilatuko ditu Interneten: hileroko batez besteko prezipitazioak eta tenperaturak.

Mundu guztiko klima datuak eskaintzen dituen webgunea hau da: http://wwis.inm.es/

Datu horiek jada zuen karpetan prestatuta dagoen kalkulu-orrian jarriko dituzue. Datuak sortu ahala, klimogramak eguneratu egingo dira. Grafikoa, gainontzeko klima-datuekin batera, proiektuan txertatuko duzue. Beraz, datuak sartu eta gero, fitxategia proiektuari dagokion karpetan gorde behar duzue, "klimograma" izena emanda.

2014-11-19

EUSKARA DA EUSKAL HERRI



EUSKARA DA EUSKAL HERRI

Espaloitik jaitsi gabe
denok euskararen alde
bide berean al gaude?
bultzatuaz denok alde
jaitsi gabe.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Euskal Herrian euskaraz
kantu, irri eta jolas
denok batera bagoaz
nahiz ez den izango erraz
aizu zatoz, gu bagoaz.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri

("Iñigo Aritza Ikastolan eta Txioka Haur Ikastolan (Altsasun, Urdiainen, Olaztin eta Ziordin) auzolanean egindako kanta.")

2014-11-14

ZADORRA-6.A

Gasteizko udaletxeak antolatutako ekimenen artean, Zadorra ibaiaren ibilaldian parte hartu dugu 6.Akoek oraingo honetan. Egun osoko irtenaldia izan da eta ondo aprobetxatu dugu gainera. Helburuak: ibaiaren alderdi naturala ezagutzea, hiriarekin duen harremanaz ohartzea eta uraren erabileraren garrantziaz sentsibilizatzea. Ibilbidean hainbat leku bisitatu ditugu: Ulibarriko presa, Mendibil, Gamarra, eta Astegieta, eta gure ibaiak hiriarentzat duen garrantziaz hitz egin digute begiraleek.
Benetan, probetxuzko irtenaldia iruditu zaigu, denbora laburrean asko ikasteko aukera ematen duena.


Dentro de las actividades medioambientales organizadas por el Ayuntamiento, los de 6.A hemos tomado parte en el itinerario del Zadorra. Día completo siguiendo la ruta del río y pasando por la presa de Ulibarri, Mendibil,  Gamarra, y Astegieta. Entre los objetivos, conocer los aspectos naturales del río, establecer su relación con la ciudad y sensibilizar sobre el consumo del agua.

Una actividad muy interesante y que da mucho de sí. Hemos aprendido mucho en poco tiempo. ¿Qué más se puede pedir?

2014-11-13

ABENTURA IPUINAK




Lehenego unitatea amaitzeko abentura ipuinak idatzi ditugu.
Ingurune arloan ikasitako gairen bat txertatu dugu, sumendiak, lurraren geruzak...
Irudimena martxan jarri ondoren ... hona hemen emaitzak zuen gozamenerako.

Para finalizar la 1ª  unidad hemos escrito cuentos de aventuras.
En ellos aparece alguno de los contenidos que hemos aprendido en el área de " Ingurunea "
¡He aquí el resultado! esperamos que disfrutéis leyéndolos.


2014-11-10

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?

Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

Koordenatuak


More PowerPoint presentations from Koldo Vinuales

2014-11-04

2. GAIA: EUROPA


Ikasgai berria hasi dugu: GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA!
Beraz, datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

MAPA INTERAKTIBOAK

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .

2014-10-24

ESPEJOKO BLOGA

http://espejo-ingles.blogspot.com.es/

KONTSUMO TAILERRAK

Aste honetan  Kontsumo Tailerrak burutzen ari gara Eusko Jaurlaritzako kanpaina baten baitan lehen Hezkuntzako maila guztietan. Ikastetxean bertan garatzen dira eta kontsumo arloaren alderdi garrantzitsuenak jorratzen dira.
6. mailan supermerkatua eta erosketa, publizitatearen analisia eta elikagaiak:etiketak eta osaera  tailerrak lantzen ari gara.


Esta semana estamos trabajando en todos los cursos de primaria los talleres de consumo organizados por el Gobierno Vasco. Estas actividades son realizadas en el centro y tratan sobre temas importantes relacionados con el consumo.
En sexto curso estamos trabajando los siguientes temas:  supermercado y compra, análisis de la publicidad y alimentos: etiquetas y composición.

2014-10-22

LURRA

Elhuyarreko jolas honekin Lur Planeta hobeto ezagutzeaz gain, hainbat kulturatan izan dituzten munduaren ideiak ere ezagutuko dituzue.

LURRA

2014-10-20

CATÁLOGO DE ESCULTURAS

Gaztelania arloan eskulturak eraiki ditugu, eta ondoren, prozesua idatzi dugu.
Gure ikaskideei galderak egin eta gero, reseña biografikoak idatzi ditugu.
Guzti honekin, erakusketa antolatu  eta beste gelakoei, ikusteko, gonbidapena luzatu diegu.
Hona hemen gure lanak


En la clase de Lengua Castellana hemos trabajado con las artes de la escultura y la literatura. Con todo ello hemos organizado una exposición de nuestros trabajos e invitado a toda la ikastola a visitarla.
He aquí el catálogo.
 

2014-10-17

GARDELEGIKO HONDAKINDEGIA

Egun hauetan Gardelegiko hondakindegira joan gara. Bertan, bi ordu inguruko bisitaldian, hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Ezin esan paisaia eta usain ederrez gozatu dugunik, baina ez dira horrelakoak ikusi beharreko guztiak bizimodu honetan. Gure etxeetan sortutako hondakinekin zer egiten duten azaldu digute hango begiraleek, eta zein garrantzitsua den "ondo" birziklatzea ere ikasi dugu. Gainera, jolasteko aukera ere izan dugu eta primeran pasatu dugu.



Estos días hemos visitado el vertedero de Gardelegi. Durante un par de horas de visita hemos visto y aprendido varias cosas. No diremos que hayamos gozado de vistas y olores espectaculares, pero no todo es así a nuestro alrededor. Hemos podido comprobar qué se hace con los residuos que producimos en nuestros hogares y la importancia que tiene el reciclar "bien". Hasta hemos podido disfrutar de algún juego que han organizado para nosotros. 

2014-10-14

BIZIDUNAK ETA LURRAZALAREN ALDAKETAK

Lurraren itxuraldaketak sortzen dituzten eragileen artean bizidunak ditugu; eta, hauen artean, nagusiena, gizakia. Lehenengo bideoan , gizakiaren eragin nagusienetako bat aurkituko duzue: hirigintza; bertan, Gasteiz hiria airetik ikusi dezakezue. Bigarrenean, mehatzaritzaren ondorioz sortutako munduko zulorik handienetakoa azaltzen da. Hirugarrenean, satelite bidezko irudiez bideak eta bidegurutzeak ikusiko dituzue. Eta, azkenean, hain eragile handia ez bada ere, satorraren lanaz gozatu dezakezue. Aurrera!

2014-09-30

SUMENDIAK





Animazioan agertzen den sumendi bati buruzko lan bat egin behar duzue binaka Wikian. Sartu horra eta hasi lanean.

2014-09-25

LURRAREN ITXURALDAKETA



Zer dira HARRIAK???
Definizioa ez baduzue ondo gogoratzen HEMEN pista bat. Horrela errezagoa da gogoratzea, ezta?

Jakin nahi baduzue "Erliebearen itxuraldaketan parte hartzen duten eragileak" gaia ondo ulertu duzuen egin hemengo GALDETEGIA.

Saiatu behin eta berriz galdera guztiak asmatu arte!!!

2014-09-15

KONTINENTEEN JITOA



Lur planeta beti berdina izan da?
Galdera hori erantzun ahal izateko kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria ezagutu behar dugu: "Kontineteen jitoa"
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak ezagutu nahi badituzue ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, GALDEREI erantzuten saiatu.

2014-09-12

BILAKATU ZEN BIZIGAI

Lur planeta etengabe aldatzen ari dela ikusiko dugu 1. unitate honetan. Lurrazalean izan diren aldaketez ohartuko gara, aldaketa horien eragileak zein diren identifikatuko ditugu, eta hori guztia nola gertatu den aztertuko dugu.
Etengabeko aldaketa horiez zer dakigun gogorarazteko ikus-entzunezko animazioak jarri ditugu:
Unibertsoaren sorrera-prozesua, uraren sorrera-prozesua eta biziaren sorrera-prozesua.

UNIBERTSOAREN SORRERA:


Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

URAREN SORRERA:


Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, egiten diren GALDEREI erantzuten saiatu.

BIZITZAREN SORRERA:


Bizitzaren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA  arretaz ikusi eta gero, egiten diren  GALDEREI erantzuten saiatuko gara.

2014-09-09

OPORRETAKO OROIMENAK

Ziur oporretan leku zoragarriak  ezagutu dituzula eta momentu aipagarriak bizi dituzula. Gogora ekarri eta partekatu horietako bat iruzkinetan. 

2014-09-03

ONGI ETORRI 6. MAILARA


Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara.
Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.



Animoz beterik etorri!  Ikastola zain duzue!

Karmele eta Mertxe

2014-06-20

AZKEN EGUNA



Aurten "Oporretako koadernoa" egiteaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi dugu eta badakizue zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure kortxo birtualean. Horrela denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea,... Ez zaitezte alferrak izan, 2 hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.
Ondo pasa oporrak!

 Ikasturteko azken eguneko argazkiak ikusi nahi badituzue Ikastolako Webgunean dituzue. 

2014-06-12

GORBEIAKO PARKE NATURALA

Kurtso bukaerako bisita honetan Gorbeia inguruko ekosistema aztertu dugu.
Hasieran, Areatzako Parketxean, erakusketaren laguntzaz, naturaren elementu desberdinak ezagutu eta identifikatu ditugu.
Hamaiketakoaren ondoren, Saldropora joan gara ibilalditxo egitera. Zuzeneko behaketa egin eta aztarnak ikustera.
Bazkalordua iritsi zaigu konturatu orduko. Bapo jan eta gero jolasteko denbora pixka bat izan dugu autobusa hartu aurretik.



En esta  salida  de fin de curso hemos tenido oportunidad de analizar el ecosistema de los alrededores del Gorbea.
Hemos comenzado en Areatza, con la ayuda de la exposición del Parque y mediante fichas hemos identificado diferentes elementos naturales.
Después del almuerzo hemos ido a Saldropo, allí hemos podido observar los árboles y el hábitat de los animales.
Para cuando nos hemos dado cuenta ya era la hora de comer. Nos ha quedado un ratito para jugar antes de coger el autobús de vuelta a la Ikastola.

2014-06-06

LANDAREEN NUTRIZIOA


Klikatu irudian eskema ikusteko eta deskargatu ahal izateko.

FOTOSINTESIA

Zaila da azaltzen zer den FOTOSINTESIA. Gaur Txanelan ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu da argitzeko. Bideo hauek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digute  modu dibertigarriago batez.

2014-05-29

UDALETXEA

Aste honetan Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailak antolaturiko ibilaldi bat egin dugu: Gasteizko Udaletxea. Hainbat geldiune izan ditu : Montehermoso, Villasuso, Plaza Berria eta Udaletxea. Begiraleak udaletxearen zereginen inguruan hitz egin digu, bere funtzioak, antolaketa etab...
Amaitzeko, udaletxeko hainbat areto bisitatu ditugu eta Pleno txiki bat ere egin dugu.

Esta semana hemos realizado otro itinerario organizado por el Departamento de Educación del Ayuntamiento: Visita al Ayuntamiento. Hemos hecho varios altos en el camino: Montehermoso, Villasuso, Plaza Nueva y Ayuntamiento. Nos han hablado de las diferentes funciones del Ayuntamiento y de los diferentes servicios que presta a la ciudadanía.
Para terminar, hemos visitado diferentes salones y hemos hecho un pequeño Pleno. 



2014-05-26

2014-05-22

AZALERA ETA PERIMETROA

Hone hemen azalera eta perimetroak kalkulatzeko  ariketa batzuk. Hasi aurretik ingelesez dagoela jakitea komeni zaizu. Dena de, erreza egingo zaizulakoan nago.
Sakatu ondorengo irudiaren gainean eta aurrera!


2014-05-21

EKOSISTEMAK




Gai berriarekin hasi gara: "NATURAREKIN BAT IZAN ETA HARREMANETAN SARTZEA". Girotzeko hemen agertzen den ariketa egingo dugu:

2014-05-16

DIPTONGOS, HIATOS Y TRIPTONGOS

Bideo hau arretaz ikusiz gero,  hiatoak eta diptongoak hobeto bereiztuko dituzu.




Después de ver con atención este vídeo, diferenciarás mejor los hiatos y los diptongos.

2014-05-13

BADATOR SCRATCH EGUNA 2014!

Aurten maiatzaren 17an ospatuko da Gasteiz eta Bilbon Mundu osoarekin bat eginez. Ikasle, irakasle eta guraso, denok gaude gonbidaturik.
Scratch Eguna jai eguna baino gehiago da, izan ere urte osoan lantzen den hezkuntza proiektua da eta oinarrizko gaitasun guzti-guztiak garatzeko aproposa da.
Besteak beste, Artium museoan 11:00etan hasi eta 13:30tan bukatuko den ekitaldiaren barruan, gaztetxo, guraso zein irakasleentzako tailerrak aurkeztuko dira. Horrez gain, LHko 5. eta 6. mailetako neska-mutilek zuzenean erakutsiko dizkigute euren proiektu eta posterrak. Hau guztia Scratch Azokan ikusiko dugu.
Scratch eta Scratch Egunari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, jo helbide honetara:
www.scratcheguna.eu


Queremos presentaros Scratch Eguna 2014 e invitar al alumnado, profesorado y padres y madres al
evento que se celebrará en Vitoria y Bilbao el 17 de mayo junto con otras sedes en el resto del mundo.
Scratch Eguna es más que un día festivo, es un proyecto educativo que se trabaja a lo largo del año y por medio del cual se desarrollan todas las competencias básicas.
Entre otras actividades, la jornada que comenzará en el museo Artium a las 11:00 y terminará a las 13:30, incluirá talleres dirigidos a alumnado, profesorado y padres y madres. Además, tendremos la oportunidad de que  niños y niñas de 5º y 6º de Primaria nos expliquen sus proyectos y pósteres en la Feria Scratch.
Para más información sobre Scratch y Scratch Eguna,podéis visitar la página web :
http://www.scratcheguna.eu/es/

2014-04-18

ASTE SANTUKO KORTXO BIRTUALA

Blogaren orrialde batean kortxo birtual bat jarri dugu; horrela, egun hauetan aukera izango duzue gurekin nahi duzuena elkarbanatzeko: mezuak, argazkiak, bideoak... Kontuan hartu azpialdean dagoen irtengunean klikatuz, kortxoa bere osotasunean ikusteko aukera izango duzuela.
Eta ez ahaztu zuen mezuak sinatzea!