Inauteri aroa, euskara ahoz aho doa
Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Datorren astelehenean hasita eta ostirala arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute euskararekin
5. Irabazleak asmakizun gehien asmatu dituzten bi pertsona izango dira. Berdinketa izatekotan zozketa egingo da ikastolan, bi sari egongo baitira 6. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna otsailaren 15a, igandea, 21:00etan izango da.
7. Asmakizunen erantzunak astelehenan , otsailaren 16an, jakinaraziko dira hemen, gure blogean.
8. Saria liburu bat bat izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina