Bai merezi duela katedrala bisitatzea! Oraingoan, gure eraikin berezi honek dituen gaixotasunak ezagutu ditugu, baina jakintsu talde bat lanean ari da arazo hauek konpontzeko, beraz lasai ibili!
Bisitaldiaren ondoren, eskulan politak egin ditugu.
Merece la pena visitar la catedral. Hemos conocido las enfermedades que le afectan, pero sabemos que un grupo de expertos-as están trabajando en ello. Después de la visita hemos realizado unos bonitos cuadros.
2014-01-30
GIZA-ESPEZIE BAKARRA ETA HAINBAT KULTURA MUNDUAN
Jarduera honetarako, National Geographicek bere webgunean eskaintzen dituen bi dokumental labur jarri ditugu.
Dokumentalak ikusi eta gero, "dokumental gidoia" izeneko txantiloia zabalduko dugu. Denon artean, fitxa betetzen saiatuko gara.
Tahilandiako "Jirafa andereak" izenez ezagutzen direnei buruzko dokumentala.
Entzun euskaraz PADAUNG EMAKUMEAK
Mongolian, zaldi-gainean bizi direnei buruzko dokumentala: Horsemen - Mongolia
Entzun euskaraz MONGOLIAKO ZALDIZKOAK
2014-01-28
ALBISTEAK
Unitate honetan, prentsa-txostena eta erakusketa egitea proposatzen
dugu, proiektu gisa. Prentsa-txostena prestatzeko berri bana ekoitzi
behar dugu, berri baikorrak. Bakoitzak sortuko duen albistea,
testu-prozesadore batez txukun-txukun idatzi beharko du; bukatzeko,
albiste guztien berri Ikasgelako Blogean emango dugu.
ALBISTEAREN ZATIAK izeneko dokumentu-eskema honetan, albiste bat idazterakoan zer euki behar dugun kontutan azaltzen da.
ALBISTEAREN ZATIAK izeneko dokumentu-eskema honetan, albiste bat idazterakoan zer euki behar dugun kontutan azaltzen da.
2014-01-21
2014-01-17
HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOAK
Hiztegi entziklopedikoak erabiltzen jakiteko eta trebatzeko jarduera da hau, hainbat gauzaren berri zehatza izateko informazio-iturri egokiak dira eta.
Hiri jakin batzuen datuak bilatu beharko dituzue, baina guk, irakasleok, ez dizkizuegu emango hirien izenak, estatuenak baizik. Beraz, egin beharko duzuen lehenengo gauza estatu horien hiriburuak bilatzea izango da.
Informazioa aurkitzeko behar diren iturriak hor behean agertzen dira.
Datuak jasotzeko, hemen jarri dugun txantilioia deskargatu beharko duzue eta zuen karpetan gorde.
Lana egin ondoren irakasleari bidali beharko diozue posta elektronikoz eta ondoren zuen Driverrera igo beharko duzue.

2014-01-16
LABORATEGIA
Laborategia: bete ezazu 6 litroko probeta.
Hasi baino lehen jarraibideak ondo irakurri behar dituzu. Proba gainditzea lortzen baduzu bidali iruzkin bat.
2014-01-15
2014-01-14
2014-01-13
2014-01-10
VENN-EN DIAGRAMAK
Multzoen marrazkiak egiten asmatu eta gero, bakoitzean zein zenbaki jarri behar diren jakitea da gure erronka.
Jarraian dituzun ariketa hauek (gazteleraz) egokiak izan daitezke asmo hori betetzeko.
Ea lagungarria egiten zaizun!
(aukeratu Diagrama de Venn gelaxka)
Jarraian dituzun ariketa hauek (gazteleraz) egokiak izan daitezke asmo hori betetzeko.
Ea lagungarria egiten zaizun!
(aukeratu Diagrama de Venn gelaxka)
2014-01-09
PRENTSA DIGITALA
Gauza jakina da Internetek egundoko indarra duela informazioa eskuratzeko; horregatik, egunkari eta aldizkari digital batzuen helbideak jarri ditugu hemen:
http://www.berria.info/
http://www.sustatu.com
http://www.argia.com
http://www.gaur8.info
http://www.eitb24.com
Interneteko bilatzailearen laster-marka zerrendan sartu beharko dituzue eta noizean behin begirada bat bota munduan zer gertatzen den jakiteko.
Zerbait interesgarria ikusten baduzue komentatu eta erakutsi klasean.
2014-01-08
ABERASTASUNAREN BANAKETA
Oporren ondoren landuko dugun gaia "Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona" izango da. Herrialde aberatsak eta herrialde txiroak izango ditugu hizpide, besteak beste.
Bideo hau ikusten dugun bitartean hausnartzen has gaitezke.
Bideo hau ikusten dugun bitartean hausnartzen has gaitezke.
2014-01-07
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)