Inauteriak hasten direla ospatzeko jaia antolatu dugu gaur ikastolan.
Argazkietan ikusten denez "Sukaldaritza" izan da aurtengo gaia.
Argazki gehiago ikusi nahi baduzue Ikastolako Webgunean sartu.
Como comienzo de los carnavales hoy por la tarde hemos celebrado una fiesta en la ikastola. Como puede verse en las fotos el tema de este año ha sido "La Cocina".
Si queréis ver más fotos de esta fiesta visitad la página Web de la ikastola.
2014-02-28
2014-02-27
TETRISA
Jakin ezazu Tetrisa oso baliogarria dela logika eta adimen azkartasuna lantzeko. Beraz, badugu aitzakia honetan trebatzeko.
JOLASTU
2014-02-24
2014-02-22
ALBISTEAK
Albiste hauek asmatzea eta idaztea lan handia izan da guretzat....Ea ba denak betetzen diren!
2014-02-21
PENTSATU PISUA
PENTSATU PISUA: GAUZA BAKOITZAREN PISUA ASMATU
Pisua Pentsatu delako programa honek emandako datuekin gauza bakoitzaren pisua kalkulatu beharko duzu.
Ekin ba lanari!
2014-02-20
MUNDUAREN DESOREKA
Gai honetan, beste gauza batzuen artean, munduko lurralde bakoitzeko biztanleriaren ezaugarriak, ohiturak eta desoreka aztertzen ari gara. Diapositiba hauek arretaz ikusiz gero harrituta geratuko zara. Pentsatu eta idatzi ondorioak iruzkinetan.
2014-02-19
HITZ GURUTZATUAK
Bilaketa horiek betiko HARLUXET hiztegi digitalaren bitartez egin behar ditugu, eta hitz gurutzatuak ere, web-bailiabide bat erabiliz: CROSSWORD PUZZLES .
Hitz gurutzatuak egin eta gero inprimatuko ditugu eta gelakideei, mailakideei edo etxekoei jarriko dizkiegu. Ea osatzen ditugun!
2014-02-18
2014-02-10
2014-02-07
...ETA HORRELA BIZITZEN GARA...
Unitate berri honetan, giza gorputza
elkarrik loturik eta koordinaturik funtzionatzen duten aparatuen sistema
dela jabetzeaz ezezik, elikagaiak, liseri edo digestio aparatua eta
liseriketa prozesua ere langai izango ditugu.
GORPUTZ-APARATUAK eskema Unitatean zehar, elikagaiei eta sukaldaritzari buruz, informazioa emateko prestaturik dauden webgune hauek ere erabiliko ditugu:
"Euskararen Donostiak" sukaldaritzari buruz duen web-atala
Asier Etxeberria eta David de Jorgeren eskutik
HABE erakundearen webgunean, aisialdiaren atalean duen azpiatala: 142 errezeta
EITBren Gastronomia-gunea: errezetak, bideoak, sukaldariak...
2014-02-05
SANTA AGEDA
Santa Ageda bezperan, urtero bezala, kalera irten ginen koplak abestera. Lehenego Ikastolako patioan abestu genuen eta gero, 5. mailakoak, Aranbizkarra auzoko ingurura joan ginen. Primeran abestu genuen eta hainbatek "sakela" zabaldu eta goxokiak, dirua, galletak... eman zizkiguten. Jasotakoarekin merienda bat antolatu genuen. Eskerrik asko!
La víspera de Santa Agueda, como todos los años, salimos a la calle a cantar. Después de hacerlo en el patio de la ikastola junto con todos-as los demás, nos fuímos a los alrededores del barrio de Aranbizkarra. Lo hicimos muy bien y muchos de los oyentes nos dieron caramelos, galletas, dinero... Lo suficiente para una merienda. ¡Gracias!
2014-02-03
HIL ALA ZAURITU
ZER NOLA Web orrialdeako beste joku bat proposatzen dizuegu: Hil ala zauritu.
Ezkutuan dagoen zenbakiaren konbinazio zehatza asmatu behar duzu, emandako pistak erabiliz.
Ezkutuan dagoen zenbakiaren konbinazio zehatza asmatu behar duzu, emandako pistak erabiliz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)