2015-06-06

IKASTOLAKO JAIA




Aurten 6.mailakoek agur esango digutenez abesti bat prestatu dute guraso abesbatzakoekin ikastolaren jaialdirako: "Agur Arantzabelari".
 Bertsoak ikasleek asmatu dituzte  Ilargira noa" musika erabiliz :

Agur, agur agur Arantzabelari
Agur, agur, agur jende guztiari
.

Ikastola hontan ibili gara
bederatzi urte elkarrekin
pozak eta penak izan ditugu
batzutan gozo bestetan gordin.

Agur...

Eskolaurrean jolasak gehiago
ta bihurrikeria nagusi
hainbat gauza bizi izan ditugu
eta elkarrengandik ikasi.

Agur...

Lehen Hezkuntzan ikasgai gehienak
gertatu zitzaizkigun zailago
lan gehiago egin behar genuen
ta denbora libre gutxiago

Agur...

Oso ondo ibili gara baina
laster bagoaz institutura
ea ba han sentitzen garen hemen
ibili garen bezain gustura.

Agur... 

1 iruzkin:

  1. Anonimoa15/6/15

    guztiok oso ondo egin genuen baina batzuk ez zuten abestu. ESPERO DUT GENDE GUZTIARI GUTATZEA

    ErantzunEzabatu