2014-04-18

ASTE SANTUKO KORTXO BIRTUALA

Blogaren orrialde batean kortxo birtual bat jarri dugu; horrela, egun hauetan aukera izango duzue gurekin nahi duzuena elkarbanatzeko: mezuak, argazkiak, bideoak... Kontuan hartu azpialdean dagoen irtengunean klikatuz, kortxoa bere osotasunean ikusteko aukera izango duzuela.
Eta ez ahaztu zuen mezuak sinatzea!

2014-04-16

BERTSO - ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK

Amaitu da gure "Bertso Lehiaketa".
Asmatzaileen artean zozketatu dira sariak eta Zuriñe eta Xabier izan dira liburu bana jaso dutenak. Zorionak parte hartu duzuen guztiei!
Hauek dira erantzun zuzenak:

5. A-KOEN ERANTZUNAK:
  1. Baloia
  2. Mikadoa
  3. Gozokiak
  4. Pizza
  5. Ilargia
  6. Pultserak


5. B-KOEN ERANTZUNAK:
  1. Errepidea
  2. Gailetak
  3. Telefonoa
  4. Hawaii
  5. Hegazkina
  6. Maitasuna 



2014-04-15

IKUSMENA


Liburuko jarduerak egitearekin batera, gure ikusmen-organoa nolakoa den eta nola ikusten dugun hobeto ulertzeko, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta prozesua ondo aztertuko dugu (galdera-erantzunak).

2014-04-09

BERTSO-ASMAKIZUNAK

Aurten 5. mailakoek gure arteko bertso-asmakizun txapelketa antolatu dugu.
Parte hartzeko beste gelakoen bertso-asmakizun guztiak asmatu behar dira eta iruzkin baten bidez bidali blogera.
Erantzuteko epea apirilaren 16an amaitzen da.
Gela bakoitzeko txapeldunak opari bat jasoko du, Txapeldun bat baino gehiago balego, oparia, irabazleen artean zozketatuko da.



2014-03-28

OLERKIAK

Egun hauetan olerkariak izango gara eta poemak errezitatu, asmatu eta grabatu egingo ditugu.
Pagoeta  ikastolakoek ikasgelan sortu duten blogean begira dezakegu, adibide gisa, nola errezitatu ditzakegun olerkiak.  Egin klik esteka honetan:

  • Joan Mari Irigoienen Txan-txan txan-txan
  • Juan Kruz Igerabideren Lore bat eta Benetako bihotza
  • Miren Agur Meaberen Ametsa
  • Kirmen Uriberen Lagun bat
  • Antton Kazabon Hitzak igeri 

2014-03-27

ASKARI OSASUNTSUA

Txanelako 4.gaiari amaiera emateko "Askari osasuntsua" antolatu dugu. Asmatu, idatzi, sukaldatu, azaldu eta jan... hori egin dugu pintxoekin eta irabiatuekin.
Errezetak Wikietan daude: 5. maila A  eta 5. maila B. Argazkietan ikus dezakezuenez, sekulako maila altua erakutsi dute gure sukaldari gazteek.

Para dar por finalizado el 4º tema de Txanela, hemos organizado una merienda saludable a base de pinchos y batidos.
Las recetas pueden verse en los Wiki: 5º curso A y 5º curso B
No hay más que ver las fotos para darse cuenta del gran nivel culinario que han demostrado nuestros cocineros y cocineras.

2014-03-24

5. A-KOEN BODEGOIAK


 Hemen dituzue gelan egindako bodegoiak Paint programarekin.
Aquí tenéis los bodegones que hemos hecho con el programa Paint.

2014-03-14

GUILLERMO TELL

Datorren astelehenean Guillermo Tell opera ikustera eta entzutera joango gara.
 Honi buruzko informazio gehiago edukitzeko klikatu irudian.
http://www.labaldufateatre.com/?page_id=47&lang=es